Bildumaren zerrendara itzuli


 

GONBIDATUA

 

Uzkur bildu zara

sorbaldetan etsipena

idealizatuz.

Zure buruaren irudia

sortu duzu

gure sudurren aurrean.

Hotza lo dago

eta ez du

zure beroaren berri.

Utopiaren oihartzuna

eguneratu behar dela

jakin dut tupustean

eta eguna hazi zait

orpoetan

saltorik eman gabe.

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus