Bildumaren zerrendara itzuli


 

EZTANDA

 

Pertsona baten alboan eztanda egin du munduak

eskuak zabaldu ditut pusketetan

eta niretzat gorde dut masailezurra

 

Egiakeriak belarriak usteltzen dizkidan garaiotan

adiskidetasunaz mintzatuko naiz

ideologia bat balitz bezala

Erraiak landatuko ditut fideltasunaren baratzean

 

Ideiak haziko dira

aurretik egindako bideari kale egin gabe

ideien edukia goratuz

ideien jabeei kasu egitea baztertuz

 

Pertsona baten alboan eztanda egin du

gezurrezko patuaren nekeak

Diodana naizelako isilduko naiz oihuetan

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus