ERREKA MEHARRA
Misery´s the River of the World
Everybody Row! Everybody Row!
Tom Waits
liburu bat gorputz atalez erdituko da itsasoan
koloreen anabasa biluziak zahartzaroa aitortuko dit
min ematen duen
edertasunarekin
ene zauriek ezin dute hatz baten musika jasan
begi bat ezabatua duen aurpegia ikusi dut
oihu bat zeharkatzen
ahotsa desio duen doinua
kapela iluna duen agureak
airea bihurritzen du eskuekin
denbora leundu nahiko balu bezala
niri so
keinu lizun bat egin diot
koadro batean sartu eta
oinez hasi naiz koloreetan barrena
desioa itsutu arte
bularrak bete dizkio isiltasunak
arnasa aldarrikatzen duen neska gazteari
etzan naiz haren alboan
magalean bilduta duen harrizko jarioa
itzal baten ilearekin eten nahian
irten naiz koadrotik
agure zatarrak bizitzaren aukerak nabarmentzen
jarraitzen du botila hautsi batekin
hatzak zabaldu ditut mihisean
haztamuka
© Oier Guillan