HILDAKO LAGUNEI GUTUNA - 3
Iragana memorian existitzen da, HILIK!
Tadeusz Kantor
begira iezadazue
ahanzturatik
oroiminetik
nire gorputzean denak
jarraitzen du berdin
ezustean betetzen diren
mendekuak dira nire ferekak
horma hautsien geografia
haragizko gezurra
iluntasuna
izerditan dago bertan
eta nire ahoa ez da
etorkizunarekin mintzo
© Oier Guillan