Bildumaren zerrendara itzuli


 

ORRI ZURIAN

 

Orri zurian

heriotza marrazteko

eskatu zenidan.

Eta nik

hitz bat baino

ezin izan nuen

bertan

urkatu.

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus