Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Neguaren hegaletan

Neguaren hegaletan

zaude beti esperoan

ametsune zabaletan

haizearen lo beroan

 

loreak irriaz bildu

nahian zeru hondora

ainara ere hurbildu

seaska honen ondora

 

ilargi urreen teman

aire arrosa zainean

loak zaitzala ereman

hedoi eztien gainean

 

ninano bubak darama

bruma ederren atean

itzuliren baita ama

egun euritsu batean

 

w1991