Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Merguez blues

merguez usaina inguruan mila baino gehiago

ginen euripean

eta ni denetan o maitea, etsitua zure bila

non zinen bada

iraultza desiratuaren oihal gorri bustiaren

atzean ote?

 

guk miseria komunaren ohaide fidelek hiria

sutan asmatzen genuen

maitasun gosez, setio egoera, harriak eskuan

barrikadak

eta ni denetan, o kuttuna, etsitua zure bila

euripean

 

erresistentzian sartuak ginelako irudipena

justizi nahia

noiz herrirako?

hezurrak hautsirik genituenok hitz bakarra

ahoan: borroka

eta ni denetan o maitea, etsitua zure bila

euripean

 

gure karriketako maiatz ederrak

 

w1988