Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Frustrazioaren alabak

frustrazioaren eta kulpabilitatearen alabak gara

udazken lehorretako lehen lanbroak

ez dizkigu

maitasun beharraren desir astunak

laztanduko.

bihotz kraskatuetako haragi puska hormatuak

ezaren geltoki desolatuetan

ez ditugu nehoiz

beso artean

tinkatuko.

hor dago muga:

nola joan urrunago?

azken jujamenduaren orduan

zor guziak ordainduko ditugu

larru sukratuak ezpainez milikatu nahiak

eta

sufrantzaren ate ilunak bortxatzeko gutiziak,

zor guziak ordainduko ditugu

frustrazioaren eta kulpabilitatearen alabak garenok!

 

w1985