Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Berlingo horma

Berlingo horma eroriaren lau harri koxkor

dauzkanagu eskutan

amnesia hedatzaleen aurpegira botatzekotan

prest

lotsarik gabe

          Dolores

erraiten hunan ez zirela pasatuko eta izar

laztanak negarrez dabiltzan

igaroko direlakotz barbariaren armadetako

soldadoak oraino

lotsarik gabe

          Dolores

 

eztitasunerako ildoak irekitzen ditugula

bakardadearen

usain garratza baizik ez dinagu aurkitzen

inguruan

lotsarik gabe

          Dolores

kartzela hotzetan dauden gure lagunak eta

ez ziguten azalduko

noiz itzuliko garen seaska kantuak eskain

ditzakegun altzora

lotsarik gabe

          Dolores

gelditzen zaizkigun berlingo hormako hiru

harri zorrotz piztien

begietara aurdikitzeko ugarteak miretsiko

ditugun artean

lotsarik gabe

          Dolores

ortzaizerantz so

hirekin

lotsarik gabe

          dolorez

 

w1991