Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Hango bortu gainetarik

Hango bortu-gainetarik

altxatzean hego hatsak

beldurraren zainetarik

airatzen dira urratsak

ez dakit erranen dudan

nolatan maite zaitudan

 

behar-grina bedi lerra

lo hiletik gau hotzera

zure So beltzen ederra

joan dakidan bihotzera

ez dakit erranen dudan

nolatan maite zaitudan

 

hauts eztiaren zaparta

hitz arruntaren kalaka

suak bultzatu du barda

mintzo ausarten balaka

ez dakit erranen dudan

nolatan maite zaitudan

 

lur hutsetik begiraino

amets hotsa dut ekarri

bihotz honen hegiraino

zazpi musuz bake jarri

ez dakit erranen dudan

nolatan maite zaitudan

 

w1998