Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Eta zuk

barbaritate arruntak erre bakardade komunaren

eremuak esploratuko ditugu

karrika odoltsuak eta baratz orlegiak gauetan

hiriko azken maitaleen

geriza geratuko dira

 

soako gogorren zein solas larrutzaleen oihua

betiko ahanzten hastean

curaçao urdinaren uhain libreetan kulunkatuko

gara gero elkarren ondoan

loak hartuko gaituenean

 

satoriko kartzelan ustelduko dira hats ahulak

hormak zaplastatzen dituzten

miseriaren hitzak paperean idatziko dituzkegu

artizarra zeruan agertuko denean

nere tristura laket ez zaizula

aitortuko didazu

 

iraganeko gaztelu hautsien itzaletako harresi

bustietan etorkizun zatia

bermatuko dugu arrosen hasperen eztien artean

artizarra zeruan agertuko denean

zure bularrak laztanduko ditut

 

zure bularrak laztanduko ditut

 

w1988