Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Mundu osoak eguzki eta izarrak barne

mundu osoak eguzki eta izarrak barne abandonatzen hauela

garrazki nabaditzen dunanean

nortasun inertoa ahanzte latzaren urmael lohitsuetan

hormatzen zaunanean

alabaren sahets samurrean

lokartzea desiratzen dun

indar guziz.

ahal bahu seaska kanta arruntak abestuko hizkioke.

aurtengo haize hegoaren laztan eztiak

ez ditun gozatu.

sortu hauen eguna madarikatzen dun

besterik gabe.

desertatu dunalako.

gosearen aitzakiarekin.

poesiak idazteari lotuz

zainak doi bat jabal ditzazken.

baina hire malkoek paper zuria zikintzen dine.

eta aldamenean

nehor ez daukan urrikaltzeko bederen.

 

puta mierda de ciudad.

 

hil egingo hintzateke kurai izpia bahu...

 

w1987