Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Gaueko urratsak

Elur utziz gaueko

urratsen aztarna,

banoa ni Mauleko

karriketan barna.

 

airearen hotzean

hatsanga nabila,

haizea bihotzean

maitearen bila.

 

itzal-bideko saila

oinazetan darrait:

arrabazka apaila,

izua joan zait!

 

desiraren lumak

zuregana heltzen:

minaren marrumak

dirade ubeltzen.

 

izotza ezpainetan

nago zure maldan

dardarka, zainetan

amodioz kaldan!

 

w1998