Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Hego Libaniako zedra

Hego Libaniako zedra ondo azkarretan

óbueno, gerra aurretikó

zizelkatu kalitz gogorrean

oihalezko larros gorriak

eta

Jerusalemen bildu loreak

baziren.

nere oroitzapen meharrak

armairu zokoan

ahalgerik gabe gorde zituzten

kasik negarrez hasi nintzen.

uranio horiz bete bokal ttiki uhargia

sekretuan

sakelan nerekin daramadala

Arabiako ondartzetako harri beltzaren inguruan

Mahometen suratak tristeki kantatzen ditut...

aho sabaian kiretsa lotzen zait

eta

mututasunak ezpainak josten dizkit:

zergatik mintza

askatasun aluzinatuen erdian

entzunak ez baldin bagara?

erretzen ari naiz.

mila besodun jainko inditarrak

ireki dizkidaten zauri lekedatsuak

sendazkidazue

ez dezadan beti mantra berdina errepika:

bakarrik nago bide bazterrean

bakarrik nago bide bazterrean

bakarrik nago bide bazterrean.

 

w1986