Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Blues again

haurrak esportatzen baizik ez dakien herriko

umezurtzak ginen

hiri nagusiko negreroen untzietan kateaturik

eramaten ginduzten

gauerdiko treinetan.

 

marmutxen gisara aztalean lehertzen zituzten

gure auhen urrunak

bortxazko amnesiaren kolore bera zeukan gero

hartzen gintuen loak

gauerdiko treinetan.

 

etxe inguruko erreka lasaiak euriaz loditzen

oroitzen genituenean

min ikaragarriaz esperantzetan jartzen ginen

ondikoz ala beharrez

gauerdiko treinetan.

 

gosez ez hiltzeko segurtamena ukan genuelako

azkenean eta blues

laborari seme-alabak istripuzko euskaradunak

hutsean urtzen ginen

gauerdiko treinetan.

 

iraultza gorria aipatzen genukeen kantinetan

ihardoki gogoa

alta igandez baionako kaiertzetik partitzean

espero genuen itzultzea

gauerdiko treinetan.

 

w1988