Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Zilegi dea

zilegia dea amodioari oinarri sentimentalik

ez aurkitzea

non ez den herri zapalduen elkartasunean?

ilunaren bularrak ausikitzen ahal direa

iraultza etorriko

delako esperantzaz globoa zartarazi artean

amodioaren oinarriak aurkitzeko?

esklabotasunaren musuak sabel antzutuetako

arroiletan eztiak direla

nork sinets lezake

kateek mihiseak herdoiltzen dituztelarikan

minaren erresuman?

itsas gainetan lasterka ibil gaitezkea ere

hegoaren haizea

biloetan ahizpatasunaren mugetaraino

hats

hatsanturik

askatasunaren belak ortzaizean ez direnean

oraindik iragarriak?

 

w1991