Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Bakarrik nabil

Bakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen

nekez direla urak isurtzen

adiskidantza zaharren itsasoraino.

ibaiak lehorrik daude.

argirik ez da ageri.

denbora urratzen doa haragi minberak

astinduz.

 

bakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen

nekez dela gaueko garrasia

entzuten munduaren bazterreraino.

eskuak hertsirik daude.

etorriko ez denaren zain.

esperantza galtzen doa bihotz hantuak

zirikatuz.

 

bakarrik nabil kale hutsetan pentsatzen

nekez ditugula hitz ahantziak

hedatzen maitasunaren mugetaraino.

ezpainak ikaran daude.

behar zaitut sahetsean.

amodioa loratzen doa soako urdinak

suntsituz.

 

w1991