Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1985, nobela
 

Gu

Norbaiten bizian garen ixtripua,

Huts handi bat eta hala ez beharra,

Euritik landa den lohizko zipua

Edo xendretako harrixka meharra,

 

Ez dute irririk, begirik, oihurik,

Gu gabe mundua berdin lizateke:

Inutil gabiltza eskuak loturik ,

Ustea itxura, sinestea neke...

 

Biltzen ditugula besteren hondarrak

Urteak ixurtzen dira errautsetan

Hilez betirako hor zorion garrak,

 

Eta azken hatsaz bularren zokotik

Gure pizu latzak, airatuz hautsetan,

Kentzen gaitu laster geroen gogotik.

 

w1982