Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

EGIA TXIKIAK

 

iraganaren mende gelditu dira hizkera agortuak

betiko itaunak osatzen du zure galdetegia

uneoro hasi behar honek ezgaitzen zaitu

baina noizbait amaitu beharko du zuketa honek

ahapez datozen biharamunek

paisaia ahaztuen akorduetara egiten dutenean

 

badakit txikiak direla zure egiak

eta agian ez dira egia bakarrak

baina zureak dira zureak

 

aterpe gabe gelditu gara

baina elkarren anparoa bilatzeko

bada oraindik zabalik den ostaturik

elkar ulertzeko modua egin dezagun

galtze bakoitzak ez dezan

beste galera bat ekarri gure bizkarrera

 

gerora ere

ezin izango ditugu saihestu mehatxuak

gorputzon lubaki biluzietan

besoen meniak amaitzen direnerako

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus