Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ARRASTU ORDUKO

 

beste norbaiten lekuan ezartzeko ezbaian nenbilen

neuk bakarrik egin dezakedan froga enpirikoa bailitzan

larritasunaren aurreko egoera ez da simulakro hutsa izan

eta nabilen lekuan nabilela

zalantzaren labirintoan etsi behar izan dut

esanahi ezkutuenak neuretzat gordez

 

goizean ekia ateratzearekin soilik ez da nahikoa izango

zauriaren ezpainak aurkitzeko

gure izenordeen lehen zirrimarrak idazten hasteko

zerbait gehiago beharko da

esperantza begi irekien amets bilaka dadin

urradurak osatuko badira

 

aldartez nahiago nuke ez ikusi jendearen indiferentzia

zure izenik ez entzun urrutiko izkinatik

nire deiadar bortitzena ez ahoskatu

 

baina arrastu orduko

nire burua entregatuko dut zure pentsamendura

nahi duzunean uka nazazun

 

betidanik hemen egon izan naizen sentipena daukat

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus