Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ALBISTEAK-1

 

goizeko zortzietarako hamar minutu falta direla

esan du esatariak

goiz bustia dugula gero

"gaixotasun luze baten ondorioz

bart zendu da Karmele Igartua poeta"

 

goizeko zortzietarako hamar minutu

"olatuen kapritxora

ito arte

bizi ahaleginetan"

irakurri nion azkenengoz

 

goizeko zortziak akorduaren ezpalean

eta langarrak gure bihotzak busti ditu

 

tenoreak ez du inoiz

nahi dugun ordua ekarriko

 

hamar gutxi beti saminaren dialean

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus