Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ARGITASUNA URRATUKO DUT

 

zure behakoa ments dudanetik

elkarkidetzak bildu ezinik ari naiz

jendearen hizketa-gaia atzeman ezinda

jada ez dugu gosaltzeko periodikorik erosten

eta gogora ekar nezakeen oro iragan hutsa da

 

ilunetik irten eta argitasuna urratu

orbeldurik dauden harrimenak harrotuz

saminaren abezedarioa gaurkotu dugun honetan

atzoko akatsetik dator aztarren hau

eta bakardadean goaz gandu honi trapua pasatuz

 

begiraden tundretan ez da zuhaitzik ageri

lubaki izandako bizi-ertzetan

hartu dugu ostatu betidanik

ukatutako iratze-bideak aurkitu ezinean

aitzina egingo dugu hemen honetatik

iparrari segika begiz jotako urruntasunera

 

garaiotan ez dut asmo oneko hitzik gaiztotu nahi

ez dut horma-belarrik utziko

nire tristuren arrakala zapartatuetan

 

azken agurren lurralde laiotzetan

ilunetik irten eta argitasuna urratuko dut

garai berrien bila

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus