Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

PIJAMA JANZTEAN

 

uste baino beranduago heldu zara bebarruan gora

oinetako bustiak erantzi dituzu

eta etxeko epelaren sosegua bilatu

egarbera ibili ostean

 

indarge iritsi zara aldarte txartuarekin

nekaldiaren izen erauzia ahokatuz

eta zure buruarekin adiskidetu nahi zenuke

azal zaharra eranztean

 

kimioaren loaren orpondotik

irri akitua sortu zaizu dutxatik irtetean

eta errealitatea den bezalakoa agertu da

pijama janzten hasi zarenean

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus