Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ETORRIKO DIRA

 

azken egunotako korapiloak

estuegi dira zintzur bueltan

ahazmenaren erro sakonak

burmuinetik erauzi ahal izateko

egun nire zoriontasunaren indizea

ez dator bat zurearekin

baina noizbait etorriko dira aldi berriak

inon sustraitu gabeko iraganminetik libro

 

hemen zeharkako sohornetan

bata bestearengandik iheska bizi da jendea

ezin dugu geuk ezarri mugarriez gain egin

ezin gara jausi ilusio galduen putzura

eta unean uneko aldarririk egin ezean

zalantza egiten dut ez ote dugun jarraituko

oin isilduen orpoetara loturik

 

nik ez daukat beste aukerarik

zein da zure hautua?

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus