Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

OHEBURUKO BERBAMINAK

 

irekitzera doan zerumugak

ez dakit zer ekarriko didan gaur

 

zelatan dituzten bebarruak itxi egin dituzte

diosalik ez da jendearen agurrean

hiztegi berria darabilte ahoan

 

eguzkia ez da gehiago

sortaldetik aterako

diote

 

guregana datozen urrats arrotzak ezabatuz

azti ibili beharra dago

helburu isilen gordetegira egin ahal izateko

 

gaur berbaminez oheratuko naiz

aukera galdu bat gehiago zerrendatuz

aukera galduen zerrendari

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus