Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

URLOETAN

 

agian betirako galdu dugu irispidean genuen jomuga

eta orain ez dago ezer urrutiko urloetan

belaunaldi galduen gerniketan

 

basamortuaren lur-lehorrean gabiltza geroztik

gabetasunak zamatzen zorion haziak sakabanatzen

helburu berriak buruan sedimentaturik

 

zeure txarrean atzo baino alaiago ikusi zaitut

baina oroitzapen nahasietan belaizerik gabe gabiltza

hitz geminatuak ezin ikasiz

gero arte guztiei zentzua eman nahirik

 

ez zaitez harantzago joan

ez dago deus begiradatik lekora

oihumin hau ez bada sastakoak ematen

gauzen ausentzia ez bada itzalak xaxatzen

 

orain ez dago ezer gure barruko gernikaz harantzago

berandu da dagoeneko alferrik da

hil ala bizikoa baita bizitzea hemen

hil ala bizikoa hiltzea han

 

urrutiko urloetan

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus