Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

BIHOZKADA

 

oheratuko naizen bakoitzean

zure berba urratuak osatuko ditut

 

ahoan dentifriko usaina duzula

lokartu zara goizaldeko ordurik aurreratuenean

 

eta ni norabiderik gabe

sentipen itsuenen sakonunera murgil naiteke

 

asteleguna da pentsamenduaren karelean

eta zure hatsak itotzetik atera nau

 

ez daukat bihotzik gaur

baina maitasun bila ari naiz

 

etorkizuna ahoskatuko dut

zure begiak ekar ditzan

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus