Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ZURE ITZALA

 

amesgaiztoak burkoetan ito ostean

espazioak bere lekuan ezarri ditu gauzak

aurpegirik ez duen kristal hutsa da ispilua

hormaren negatiboan agertu da zure siluetaren itzala

 

bihotzaren alde honetan nago oraindik

auzoak urratsak galdu ditu

zurezko eskaileretan behera

eta aratza da ekaineko lehen argi bizia

egunaren lehen ukitua

begietan lanbroa duenarentzat

 

iratzargailu digitalean zazpiak dira

amaitu da nire loaldia

gorputz berean itzartu naiz gaur ere

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Ibarguren

 


www.susa-literatura.eus