Norbait dabil sute-eskaileran
Norbait dabil sute-eskaileran
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-42-8
azala: Xabier Gantzarain
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2023, poesia
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

Beltzarana txirrina jotzen ari da eta zu

hamar urteko fideltasuna

urratzera zoaz. Non geratu da

egia mingarria naturaltasunez

esaten zenuen eguna? Sukaldean ez, diozu,

 

goazen logelara, aparte

munduaren eta ispiluen tiro angelutik.

 

Erorreraren memoria amiñi bat gordeko balute,

eroriko ez balira hain goiz fruituak arrametatik

bagenuke akaso haiei begira

konstelazioenaz honatagoko kosmografiarik;

errege sagarrez osaturiko pleiadeak eta hartz ttikiak

eta arrametako galaxiak

erreferentzia punturen bat

gutxienez

geure burua munduan kokatzeko.

 

Elkar biluztu eta larrutan egiten duzue, hitzik

trukatu gabe.

 

Gramolan 50 ways to leave your lover

edo egile eskubiderik ordaindu beharrik ez dagoen

beste edozein kantu.

 

Bera ez da zuhaitz bat, eta pertsekutatzen zaitu

horregatik.