Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antońito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Antońito El Camborioren heriotza
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antońito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Antońito El Camborioren heriotza
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Amodio desesperatuaren gazela
Gauak ez du etorri nahi
zu etor ez zaitezen
eta ni ezin joan nadin.
Baina ni joango naiz
eskorpioien eguzki batek lokia jaten badit ere.
Baina zu etorriko zara
mingaina gatz-euriak erreta duzula.
Egunak ez du etorri nahi
zu etor ez zaitezen
eta ni ezin joan nadin.
Baina ni joango naiz
zapoei nire krabelin hozkatua entregatuz.
Baina zu etorriko zara
iluntasunaren estolda uherretan barrena.
Ez gauak eta ez egunak dute etorri nahi
ni zuregatik hil nadin
eta zu niregatik hiltzeko.
Gacela del amor desesperado
La noche no quiere venir / para que tú no vengas, / ni yo pueda ir. // Pero yo iré, / aunque un sol de alacranes me coma la sien. // Pero tú vendrás / con la lengua quemada por la lluvia de sal. // El día no quiere venir / para que tú no vengas, / ni yo pueda ir. // Pero yo iré, / entregando a los sapos mi mordido clavel. // Pero tú vendrás / por las turbias cloacas de la oscuridad. // Ni la noche ni el día quieren venir / para que por ti muera / y tú mueras por mí.