Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antoñito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antoñito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Antoñito El Camborioren heriotza
Jose Antonio Rubio Sacristani
Heriotza-ahotsak entzun ziren
Guadalquivirretik gertu.
Gizon-krabelin ahots bat
antzinako ahotsek setiatua.
Basurde hozkadak
iltzatu zizkien boten gainean.
Izurde-jauzi xaboituak
ematen zituen borrokan.
Odol etsaiarekin bainatu zuen
bere gorbata gorrimina,
baina lau ziren sastakaiak
eta eman behar izan zuen etsia.
Izarrek ur grisari burtziak
iltzatzen dizkiotenean,
ergiek julufraizko beronikak
amesten dituztenean,
heriotza-ahotsak entzun ziren
Guadalquivirretik gertu.
* * *
Antonio Torres Heredia,
zurda gogorreko Camborio,
ilargi berdeko beltzaran,
gizon-krabelin ahotsa:
Nork kendu dizu bizia
Guadalquivirretik gertu?
Nire Heredia lau lehengusu
Benamejiko semeek.
Besterengan inbidiagarri ez zutena,
nigan zuten inbidiagarri jada.
Korinto koloreko zapatak,
bolizko medailoiak,
eta olibaz eta jasminez
oratutako larmintz hau.
Oi Antoñito el Camborio
Enperatriz baten duin!
Gogoratu Ama Birjinaz
hil egingo baitzara.
Oi Federico Garcia,
deitu Guardia Zibilari!
Nire gerria hautsi da jada
arto-kanabera gisa.
Hiru odol-kolpe jaso
eta soslaiz hil zen.
Inoiz berriz izango ez den
txanpon bizia.
Aingeru jostalari batek
kuxin batean jarri dio burua.
Beste batzuek, ahalke nekatukoak,
piztu zuten kriseilua.
Eta lau lehengusuak
Benamejira iristean,
heriotza-ahotsak isildu ziren
Guadalquivirretik gertu.
Muerte de Antoñito El Camborio
A José Antonio Rubio Sacristán
Voces de muerte sonaron / cerca del Guadalquivir. / Voces antiguas que cercan / voz de clavel varonil. / Les clavó sobre las botas / mordiscos de jabalí. / En la lucha daba saltos / jabonados de delfín. / Bañó con sangre enemiga / su corbata carmesí, / pero eran cuatro puñales / y tuvo que sucumbir. / Cuando las estrellas clavan / rejones al agua gris, / cuando los erales sueñan / verónicas de alhelí, / voces de muerte sonaron / cerca del Guadalquivir. // * * * // Antonio Torres Heredia. / Camborio de dura crin, / moreno de verde luna, / voz de clavel varonil: / ¿Quién te ha quitado la vida / cerca del Guadalquivir? / Mis cuatro primos Heredias / hijos de Benamejí. / Lo que en otros no envidiaban, / ya lo envidiaban en mí. / Zapatos color corinto, / medallones de marfil, / y este cutis amasado / con aceituna y jazmín. / ¡Ay Antoñito el Camborio, / digno de una Emperatriz! / Acuérdate de la Virgen / porque te vas a morir. / ¡Ay Federico García, / llama a la Guardia Civil! / Ya mi talle se ha quebrado / como caña de maíz. // Tres golpes de sangre tuvo / y se murió de perfil. / Viva moneda que nunca / se volverá a repetir. / Un ángel marchoso pone / su cabeza en un cojín. / Otros de rubor cansado, / encendieron un candil. / Y cuando los cuatro primos / llegan a Benamejí, / voces de muerte cesaron / cerca del Guadalquivir.