Urezponda
Ibaiaren ezponda banatan etzaten ziren orduan,
Zehazten erraza baitzen garai hartan mundua,
Inongo ñabardurarik ezean,
Zuri edo beltzaren arteko zerumugan:
Segundo eta minutuek 2 dimentsio;
Iparra eta hegoaz gain, beste punturik ez,
Denboraren errepide zirkularraz baturik.
Eta elkarri gorroto zioten arren,
Urak bereizten zituela ikusten zuten,
Hitzak bakardadean itotzen zitzaizkiela.
Baina ez ziren mugitu
Urak egin zuenean gora.
w1997