Berdin da Mendebaldea eta Ekialdea
Metafisika eta Poesia nahastea.
Iraganak ez du deus balio
gauza guztiak gastatu
eta adioa eta agurra,
arrats beherako zaldunak,
armadura beltzez jazten direnean.
Ezta geroak ere,
sexorik ez bait du.
Gaua naufrago urbanoa da,
ametsak lehorreratzen dira
Elkanorengandik ikasitako ibileraz,
krepuskuloan gerrarik sinestezinenak
gertatzen dira,
biziak eta hilak azken tangoa
dantzatzen dute
ardo botila baten soinupean,
eternidadearen besarkada izotzezkoa dela,
eta Zientziaren Arbolak sagarrik ez,
itzal hurbila baizik, ematen duela
jakin gabe.
w1984