Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-27-4
Felipe Juaristi
1957, Azkoitia
 
 

Metropolis 3

 

1       Ni bakar 1 Unibertsoaren abarretan

1.1    Ez da arima itzultzen

        Gorputzezko ziegatik aireratuz gero

1.2   Haragia ere ez da osatzen

        Lurrezko kartzelatik ihes eginez gero

2      Begi 2 bidaiari

2.1    Bat irekirik soilik oroimenaren soinujoleak

        Eguzki ttiki itsua dilindan.

3      Sagarrek dakarkigute 3 oinarrizko

        Bertuteen usaina

4      Herioaren 4 aurpegi sortalderantz.

5      Instintoak gehiago al dezake arrazoiak baino?

5.1   Adimena 5 zutabek eutsirik

6      Ahaztura, denborazko 6 jauregitan

        Eta, izpiritu huts bailitzan, arina

6.1    Jainkoak, estatuak bailiran, eskutik harturik

        Tximistaren etzauntzan

7      Laino artean zelatari

        Bihotz deitu heroi triste hori

7.1    Troiako zaldi abandonatua

        Odolezko desertuan

 

w1992