Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-27-4
Felipe Juaristi
1957, Azkoitia
 
 

Bertikalitatea

 

Arbola baten azpian etzaten naizenean,

Abaro egiten du nire espazio propialean.

Ikusten ditut hostoak goian,

Sare batekin bezala airea harrapatzeko prest,

Baina ez non amaitzen den arbola.

Dena dago lasai: txoriak geldirik,

Inurriak dabiltza handitasun abandonatuan,

Urrutian muino txikiak, ibai berdindua.

Bide bat zabaltzen eta galtzen itzalean,

Lur zaurigabea, zeruertza, nekea.

Begia agortzen zait bertikalean.

Pentsatzen dut barregarria dela

Zutik egon beharra, zerua ukitzeko.

Horregatik eraiki zituzten piramideak,

Katedraleko dorreak, etxeorratzak, tximiniak,

Neurrian, Jainkoarenganako beldurraren arabera,

Gizonak ez duen alturaren erakusle,

Inork ez baitu ahaztu Babelen gertatua.

Haizeak jotzen du, sagar bat erortzen da,

Berea duena lurrak eskatzen.

Banitatea da orduan altxatu nahi izatea.

Betazalak bildu eta lokartzen naiz.

 

w1992