Poesiaren teoria
Ilauna, nork bere buruarekiko ustea.
Usu da deuseztatzen, ni-a deitzen dudana.
Geratzen da gandua kristalean, nahi ta ez.
Mundua da nire muga, eta ez dut ezagutzen
Baina zentzumenak dira multiplikatzen.
Min dut belarrietan, presentzia bete hotsez,
Isiltasuna ezpainetan, tximeleta hego erreak.
Iluna begietan, arbelezko gau hordia.
Hutsa dago. Arima beldur da suaren.
Leihotik dut jaurtitzen. Ez da hausten.
Jakintzak sortzen nahasia, hitzen kartzela.
Amesten den zerbait dugu iragana.
Nerean erreginak eta printzesak baizik ez,
Argiz beteriko hiriak aldarrika.
Ezinezkoa zaigu geldi egotea, irautea,
Ahots baten zain dagoen mendia bezala.
Geroa, zaldi zuria harri artean
Zaldun zurbil baten azpian, ura zainetan.
Bakarrik gaude gure ahazturarekin.
Amanda lorea da nahia, hauskorra.
Jainkoak ere behar du kontsuelorik
Beste jainko bati zuzentzeko beharra,
Aspaldi, agian, izan zen gizona izateko.
w1992