Erotika
Zure begiak ikusten duenean nirea
Irekitzen da bizitzaren zirkulua.
Zikoinak badoaz hego parajeetara.
Gatza daramate hori ezagutzen ez dutenentzat,
Zauri biguinetan zabaltzen da lurra.
Ardo kolorea du uda erortzean.
Amapola gorriak hazten dira bazterretan.
Arbola pean eraikitzen dugu tenploa,
Makalen itzal sakratu antzinakoan,
Argiaren babesean sekretu ikusgarria gordez.
Tomiloak, kamamilak, salbiak gozatzen dute airea.
Usain zaharrak errito zaharrago batean.
Amodioa da gure arrazoi ezkutua.
Aitzakiarik behar ez gorputzetan gauzatzeko
Gure larruan marrazten dugu izarño bar.
Amodio hiletatik jaten du amodio berriak,
Haien indarra eta jakituria bere eginez.
Horregatik da beti gazte, jostari, iruzurgile.
Izan ginen hondakinetatik gara altxatzen,
Benetakoago, ezberdinago, besteago.
Gelditzen da unibertsoa, desagertzen paisaia,
Zaldi bat asapalan aurretik igaroko bailitzan,
Badakigu gure omenez dela, estreinako aldiz.
Suzko eraztunak inguratzen gaitu emeki.
Erretzen gara Troian, Erroman, Alejandrian bezala.
Xingola zuria dakar haizeak soinekoan,
Zirimolan desegiten zaizkio hariak.
Ura uhinetan bezalatsu ixten da bizitzaren zirkulua,
Zure begiak ikusten ez duenean nirea.
Udazkena dator, ahotsa hausten da gaueko isilean,
Behatz flakoek josten dituzte zeinuak koroian.
w1992