Poesiaren ezina
Ezin izan genuen uxatu.
Ez genuen jakin edalontzi hondoan aztarnak irakurtzen.
Ezin izan genuen eliz-trozelik aurkitu azpian gordetzeko.
Ezereza egin zen.
Kristalezko jainko ttiki eta beldurtia genuen esku tartean.
Horregatik hautsi ziren hizkuntzaren hezur bigunak,
Babel-en adreilurik gabe geratu ziren garaian edo,
eta desertoreen ejertzitoa bezala lurretik, airetik, ardotik
hizkiak, silabak zebiltzan.
Hildakoen kiratsa sortzen zuten.
Ekainaren atzetik iraila, dio haurrak.
Ihesi uda, bere negarraz lotsatuta dagoen dama negartiaren antzera,
eta udazkena nabaria zen gure ezpainen zeruertzetan,
adina eta alkoolagatik zaharkituegiak.
Eta aurreratzen eta ez zen iristen
bidegabetu eta burtxoratua
aurrean soinuen lurrikara balu bezala.
Arratsaldeko aldare hustuan
ikusi genuen urre eta jadezko karabana baldarra
zazpigarren ilargipean.
Espero ez genuen seinalea, aingeruen erori-aldiarena.
Ortzadarrean zehar arrastaka igotzen ziren
oreka gorde nahiean kolore kondenatuak.
Alkimista pobreak
ez ginen gure gorputzen erraiak bistan jartzen ausartu
barruan hitzen iturria dagoen jakiteko.
Horren ordez, arimarik gabeko aditzak, adjetiboak eta
metaforak goitik behera ireki genituen.
Beraien odoletan ito poesia.
Isiltasun jaregia, hiltzorian bihotza arindu ondoren.
w1986