Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-27-4
Felipe Juaristi
1957, Azkoitia
 
 

Mozkor-erronda

 

Neure buruaz mozkorturik

gorputzaren ispilua hausten dut

eta arrasto, hondakinek kaleak urgaineztatzen.

 

Arimak gordetzen duena botatzen dut

edozein izkina, kale-kantoitan.

 

Eta arimaz husturik

gauaren maldan behera

untzi ttikiak ur lasterrean dira

gorputzaren zatiak.

 

Gero gauak forma ematen die

buztinezko masa bigun eta amorfoak balira bezala.

 

Ez izateak ez du lekurik.

 

Eta gauak jeroglifikoak zigilatu ditu,

krisketak ezarri,

hildakoaren ahoan txanpona eskatu.

 

Egunsentian.

 

Ametsaren hondarrak.

 

 

w1986