Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-27-4
Felipe Juaristi
1957, Azkoitia
 
 

Sarrerako aitorpen moduko poema

 

Gaztaroko poemak galdu nituen

egun dohakabe batetan

— aireko lili usainez nahastu nintzen —

eta haiekin batera gaztaroa bera ere

galdu nuela deritzot.

Harrez gero sartu naiz heldutasuna

deitzen den zerumuga zehazkaitz horretan

eta ez zait poemarik geratzen

— zure gorputzaren pliegetan zahartu nintzen —

eta ez zait hitzik geratzen

— zure gorputzeko zirrikuetan mututu nintzen —

eta ez zait amodioa baizik geratzen,

edo heriotza, untzi erratu hori,

gaztaroko egunetik gero eta urrunago

— lortezinak dira benetan aintzinako usainak —

gero eta poemagabetuago,

ahoan lili eiharren zaporearekin.

 

w1984