Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

ZORIA

 

Kasualitateak ez gaitu laguntzen, maite,

eta itxura guztien arabera aurre-

rantzean ere ez gaitu sobera lagunduko.

Zoria ere, ez du ematen gure alde dagoenik.

«Eta guri zer?» esaten dute astroek.

Yin Yang-a bezala, haiek ere

ez omen dira ondo moldatzen gurean.

Onar dezagun, Goliaten kontra

mila bider borrokatuta ere

ez genuke sekula batailarik irabaziko.

Guregatik balitz, maite,

ametsak ere aurreztuko genituzke

humanitatearen 673075339130 kontu korrontean.

«Uztazu, igual da, ez du axola, beste batean» eta abar.

Iruditzen zait dena dugula gure kontra.

 

Ez dakit baina, batzuetan pentsatzen dut

agian horregatik izango garela hain koldarrak, maite.