PLAZARA
Gizakiak,
barkatu baina
ez dut zuengandik
ezer nahi, ezer espero.
Ez egotzi
arrotzak zaizkidan ardurak.
Ez dut nahi
zuen kontu kolekzionablerik:
ez duintasuna
ez adierazpen askatasuna
ez bizi-eskubidea.
Beraz
ez lapurtu
arren
bizitza honetako
alegrantzia behinena.
Ni,
galtzeko aukera guztiak izanda ere,
plazara jalgiko naiz
ene harrotasun eta ohorearekin,
eta toreroa akabatzen badut
planetako zezen zoriontsuena izango naiz,
zuen eskubide kolekzionable
horietako bat bera ere eduki gabe.