AMETSA
Oroitzen naizenean
zeru urdin bat ikusten dut,
gainbaloratuak ditugun hodei errariak
eta errieta ahantziak.
Oroitzen naizenean
zu ez zara edonor,
abesti erromantikoak ere sinets ditzakegu
promes egiten dugunean
zintzoki estreinakoz.
Jada ez dugu denboren beharrik
bizitzen jarraitzeko,
bizikleta zahar bi belarretan paraturik
eta paraje desolatu bat
zugatik ez balitz.
Amets egiten dugu baina
uholdeak ikusten ditugu kapitalean,
katu itoak, zazpi bizi
heriotza bakarrean galduak.
Flotatzeko gai ez diren baloi zulatuak,
uholdeak pasealekuetan,
uholdeak ozeanoetan.
Emakume baten etsipena
betirako errepikaturik.
Edonor zara zu.