META-:
Komunera joan eta ontzian eserita
inoizko indar gehien egin du Nicanor Parrak.
Betiko kaka nardagarri horren ondotik
giltzurrunak kanporatzea erdietsi du lehenik.
Indar apur bat gehiago egin eta
begiak ere bota ditu komunetik behera,
haginak banan-banan, mingaina, eztarria.
Heste meharra, lodia, urdaila
denak ere irten dira gero.
Birikak eta bihotza.
Bihotz, bye, bye, bihotz.
Zakila, barrabilak.
Hezurrak diarrea gisa,
ez daki oraindik nola pasa den aldaka.
Eta burmuin likatsu
nazkagarri hori pasa denean
mina joan zaio ia lipar batez.
Zainak, kartilagoak, azala.
Uzkiaren bakardadea komunean.
Meta-: Autodestrukzioaren arazoak.