Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

HILDA DAGO

 

Poesia hilda dago eta ni izan naiz, sarjentu jauna.

Ni nintzen kale bazterrean prest zegoena,

11:16 a.m, april 17.

Ez ezazuela gizontto hau kondenatu,

bere hatz markak topatuko zenituzten akaso,

baina ikusazu, sarjentu jauna,

gizon honek zibismoan sinesten du oraindik.

Ez ezazuela komisaldegira eraman, benetan

eraman nazazue ni, ni izan naiz.

Poesia akabatzea hain erraza balitz bezala!

Labankada bat eman nion urdailean lehendabizi

eta han utzi nuen lurrean odolusten.

Gurutze Gorrikoek salbatu zuten

azken generazioko aparatu batzuei esker.

Geroago, laranja batzuk erosten ari zela

bost tiro eman nizkion bizkarraldean.

Sarjentu jauna, ez dakit

ulertzeko gai izango zaren

baina poesia akabatzea ez da

zuk uste bezain gauza sinplea.

Ene eskuez ito behar izan dut,

zuek ailegatu arte egon naiz lepoa estutzen.

Seguru hilda dagoela ezta?

Hartu al diozue pultsua?

Benetan, ez dakit nondik atera den morroi hau.

Ez, ez ezazuela gorpua periodikoz estali;

etor daitezela kazetariak, tv-kamerak, fotografoak,

eta orkestra ttipi bat ere bai, topatzen baduzue.

Esan poesia hilda dagoela,

esan ni izan naizela.