ZERU HAUEK
Petrolioarekin bezala egin zuten.
Zeru asko zegoen behiala:
bakarra, zabala, erraldoia.
Hasi ziren esplotatzen ustiatzen bainoago.
Aurrena kanaberazko etxebizitzak,
ondoren egurrezkoak, eta gero
palazioak, komentuak, eliza gotikoak,
ia Babelgo dorrea bezain etxeorratz handiak.
Eta jan eta jan, gizakia zeru
zatiak saltzen ere hasi zen.
Badakizu? zerua ez zen Brent upeletan saltzen,
metro koadroak dira zeruaren neurria.
Eta halako batean, agortu egin zitzaien,
gizakiak zerurik gabe geratu ziren,
zeru berriak asmatu zituzten.
Ordutik Zeru letra xehez idazten da
eta zeru ordea letra larriz.