Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2009, poesia
 

 

MAGIA

 

Magoak hitz magikoak esan

eta kapela zabaldu duenean,

elefante arrosa bat azaldu da

lehenik. Gero magoak

kleenex pakete bat sortu du.

50etako automobil gorri bat,

maitasuna,

erregalo paperean bilduta.

Bakero urratu batzuk

Dead Kennedysen txapa batekin.

Eta are gauza gehiago...

Kandelen halabeharraren gaineko

teoria kimiko konplexu bat.

Desioa, azukrearekin eta katilu bete.

Untxi klonatu bat, mahai gurpildun bat.

El Correorekin batera oparitzen zuten

Athleticeko aterkia.

Kiwi usaineko xanpu bat,

infinitu byte kabitzen diren brontzezko tronboia.

Euskara-euskara hiztegi bat.

Antonio Tejero esertzeko eskatzen,

esertzeko, s'il vous plaît.

Baporezko tren zahar bat.

Kemena, zoriona eta tristezia apur bat ere bai.

Gandor berde punki bat.

Zirku bat, pailazoa, funanbulista eta

lehoi zaharra eta guzti.

Gora Euskadi! jartzen duen kapela.

Piano isatsdun zuri bat.

Dantzari bat,

molde tradizionalen aldeko aldarriak egiten.

Kaxa huts bat,

matrioska batzuk.

Surf taula handi bat,

eguzkitako betaurreko horiak.

Fermin Muguruza O sole mio

kantatzen Euskal Telebistan.

Lapur bat antifaz gorriarekin.

Entierroetarako egokia den kantu goibel bat.

Tripi kadukatu bat

Panoramixen marrazkia duen kartoi puskan.

Compact Disc pirata bat

errotulagailuz jartzen duena «Confusion is Sex».

Vitoria-Gasteiz izan litekeen hiri bat.

Jose Antonio Ardanza eta bere plan laranja.

Magnetofono zahar bat

etengabe mezu bera errepikatzen duena:

«Bukatu duzu?

Zure iritzia bidali egunkarietara, goazen».

Telebista kate porno japoniarrak harrapatzen dituen

programa informatiko bat.

ISO 9001 ziurtagiria eman dioten

poema liburu kurtsi bat.

Trabesti bat ezkontzen kontra dagoena.

Juan Tamariz hor agertu da

kapelatik ezustean,

eta bi David Copperfield ere

atera ditu, eta bietako batek

atera du Txan magoa,

Txanek Splendini Houdini.

Alfred Tarski azaldu da azkenean,

arazoa konpondu nahian.

Eta horrela,

inoizko gauza posibleen desfilean.

 

Munduko magia eta mago

guztiak bilduta ere

garbi geratu da,

ez direla gai.