Aurkibidea
Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
Joxerra Agirrek Onofreri Gutuna "Azken fusila" nobela leitu ondoren
Thomas Woolf-ek hilzorian den Debra Woolf arrebari Alabaman
Josema Irutagoienek ezagutzen ez duen Txema Kortes parkean ikusitakoan
Txema Kortesek ezagutzen ez duen Josema Irutagoien parkean ikusitakoan
Maddi Susaetak Nikasia Urruti hil zenean
Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren
Lukas Oihenartek bere gaztaro eta heldutasunari buruz
Lukas Oihenartek Josema Irutagoieni berrogeietara hurbiltzea dela-eta
Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik adiskideei Andres Basterrarekin utzi ondoren
Xabier Bizik Ana Yoldiri amodioari buruz
Joxerra Agirrek Ana Yoldiri berarekin seme bat izateko eskaerari emandako ezetza
Ana Yoldik Josema Irutagoieni Irutagoienek andrearengandik banatu dela esandakoan
Joxerra Agirrek aspaldiko Debra Woolf hura gogoan
Capone Txakurrak beste txakur bati gizakiekin aritzeko eman aholkua
Ana Yoldi Gomez amodioari hoska
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Ana Yoldik Lwazi Ndubileri haien arteko amodioa sortu denean
Ndubilek bere bizitza berriari buruz
Ana Yoldik Ndubile senarrari parrandaren ondoren etxera ailegatutakoan
Joxema Irutagoien bere buruarekin hizketan
Txema Kortesek igandean ikusitakoari buruz
Joxerra Agirre berehalakoan datorkion handiena egiteko unearen gainean gogoetan
Caponek Joxerra Agirre jabeari erantzunez
Joxemiel Erreparatz Josema Irutagoieni bere baitako aberriaz mintzo
Josema Irutagoienen erantzuna Joxemiel Erreparatzi
Ana Yoldik Lwazi Ndubileri, Ndubilek zoriontasuna emakumeen asmakizuna dela egotzi baitzion
Anjelines Berasategiren etxeko plantxak Anjelines Berasategiri amodio kontuak direla-eta
Anjelines Berasategik hautsontziari, gizakioi ezinean
Erratzak Anjelines Berasategiri aitortza
Joxerra Agirrek goizalba kanta
Ana Yoldik Xabier Biziri senarrarekin edukitako esperientziari buruz
Debra Woolfek Thomas Woolf anaiari Joxerra Agirrerendako eman gutuna
Xabier Bizik Joxerra Agirreren hiletan
Caponek, Joxerra Agirre zenaren txakurrak, hiletan egindako erreflexioa
Ndubilek bere herrialdea suntsitu duen gudari buruz
Caponek jabea zuenari entzundako erreflexioa
Endika Lakartek Joxerra Agirreri bidalitako gutuna
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarti, Joxerra Agirreri zuzendu gutuna leitu ondoren
Labana Anjelines Berasategirekin hizketan
Ana Yoldik Xabier Biziri Ndubilerekin utzi ondoren
Xabier Bizik Josema Irutagoieni
Ana Yoldik biziaren zentzua aurkitu duelakoan
Txema Kortesek Joxema Irutagoieni
Josema Irutagoienek Txema Kortesi, Oihenartek esandakoa gogoan
Anjelines Berasategik hiltzen den egunean berari buruz esan dezaten nahiko lukeena
Nemesio Lakartek etxean bakarrik
Caponek bere kulturari buruzko gogoeta egiten heriotza aurrean
Maddi Susaetak Ana Yoldi eta Lwazi Ndubileren alaba Unanare-ri emandako ongietorria

THOMAS WOOLFEK
JOXEAN AGIRREREN HILETAN
( a )
Estibaliz Urrestillarendako
Eguzki dago neguko arratsalde goxoan,
eliza atariko platanerren artean
dago jendea segizioari espera,
inora ezinik, keinua harri;
karriken artean oinaze lorratzak utziz
aitzina doa bizitza inor sekula hil ez bailitzen;
eta kantari ari dira haurrak plazan:
sagarra-manzana, ikatza-carbon
mujer-andria, hombre-gizon.
Hiltzea oroimenean gordetzea da
eta desagertu etorkizunarekin bakeak eginez.
«Askotan» -esan du apaizak-
«bihar diogu, planak egiten ditugu
eta horretantxe gelditzen dira:
plan». Hautsa darabil haizeak firin-faran
eta kantari ari dira haurrak errainutan:
haizea-viento, sol-eguzki
nieve-elurra, piedra-harri.
Elizako ilunpeek hartu gaituzte.
Aurrean datzan zerraldo horrek
amodioaren legeak hautsi ditu
eta dolorearen zergatirik gabeko zergati
ezkutatu da ezerezaren malkortegian behera.
Non hustuko dugu oinaze hau guztia?
Bada kontsola gaitzakeen kantarik?:
txoria-pajaro, xoxoa-tordo
amodio-maitasun, arbola-arbol.
bizi artean gutun entregatugabeak gara
eta, hala ere, bizitzak tema eskatzen du,
hiltzea, ordea, abandonatzea da.
Ausaz baina halabeharrez dugu zain
edozein karreteratan, edozein ohantzetan
edozein izkinatan, desorduz beti,
haurrak kantari ari diren bitartean:
mendia-monte, adiskide-lagun
bizitza-vida, sino-patu.
Erritual honek ez gaitu salbatuko
baina beldurra uxa dezake, behintzat,
eta hala ere, gaixotasuna
hiltzeko modua baino ez da,
bizitzeko halabeharraren aukera bat.
leiho goretatik dir-dir dagi eguzkiak,
eta aitzina doa bizitza inor sekula ez bailitzen hil:
gaixo-enfermo, mina-dolor
sombra-itzala, muerte-heriotz.