Puskak biziz
Puskak biziz
2000, poesia
128 orrialde
84-86766-06-0
azala: Dora Salazar
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2002, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
Puskak biziz
2000, poesia
128 orrialde
84-86766-06-0
aurkibidea

Aurkibidea

Pertsonaiak

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen

Joxerra Agirrek Onofreri Gutuna "Azken fusila" nobela leitu ondoren

Thomas Woolf-ek hilzorian den Debra Woolf arrebari Alabaman

Josema Irutagoienek ezagutzen ez duen Txema Kortes parkean ikusitakoan

Txema Kortesek ezagutzen ez duen Josema Irutagoien parkean ikusitakoan

Nikasia Urrutik

Martin Mann-ek Berlinen

Maddi Susaetak Nikasia Urruti hil zenean

Joxemiel Erreparatzek

Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren

Lukas Oihenartek bere gaztaro eta heldutasunari buruz

Lukas Oihenartek Josema Irutagoieni berrogeietara hurbiltzea dela-eta

Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari

Joxerra Agirrek Ana Yoldiri

Ana Yoldik adiskideei Andres Basterrarekin utzi ondoren

Xabier Bizik Ana Yoldiri amodioari buruz

Joxerra Agirrek Ana Yoldiri berarekin seme bat izateko eskaerari emandako ezetza

Ana Yoldik Josema Irutagoieni Irutagoienek andrearengandik banatu dela esandakoan

Joxerra Agirrek aspaldiko Debra Woolf hura gogoan

Capone Txakurrak beste txakur bati gizakiekin aritzeko eman aholkua

Ana Yoldi Gomez amodioari hoska

Anjelines Berasategik

Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean

Nemesio Lakartek bere baitan

Ana Yoldik Lwazi Ndubileri haien arteko amodioa sortu denean

Ndubilek bere bizitza berriari buruz

Andres Basterrak Kubatik

Ana Yoldik Ndubile senarrari parrandaren ondoren etxera ailegatutakoan

Joxema Irutagoien bere buruarekin hizketan

Txema Kortesek igandean ikusitakoari buruz

Caponek Joxerra Agirre jabeari erantzunez

Joxemiel Erreparatz Josema Irutagoieni bere baitako aberriaz mintzo

Josema Irutagoienen erantzuna Joxemiel Erreparatzi

Ana Yoldik Lwazi Ndubileri, Ndubilek zoriontasuna emakumeen asmakizuna dela egotzi baitzion

Ndubilek Ana Yoldiri

Anjelines Berasategik

Anjelines Berasategiren etxeko plantxak Anjelines Berasategiri amodio kontuak direla-eta

Anjelines Berasategik hautsontziari, gizakioi ezinean

Erratzak Anjelines Berasategiri aitortza

Joxerra Agirrek goizalba kanta

Ana Yoldik Xabier Biziri senarrarekin edukitako esperientziari buruz

Thomas Woolfek Joxean Agirreren hiletan

Debra Woolfek Thomas Woolf anaiari Joxerra Agirrerendako eman gutuna

Xabier Bizik Joxerra Agirreren hiletan

Caponek, Joxerra Agirre zenaren txakurrak, hiletan egindako erreflexioa

Joxerra Agirrek hil ondoren

Ndubilek bere herrialdea suntsitu duen gudari buruz

Caponek jabea zuenari entzundako erreflexioa

Endika Lakartek Joxerra Agirreri bidalitako gutuna

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarti, Joxerra Agirreri zuzendu gutuna leitu ondoren

Ana Yoldik Lwazi Ndubilerekin ernaldutako ume oraindik jaio gabeak inkontzienteki egindako erreflexioa

Labana Anjelines Berasategirekin hizketan

Anjelines Berasategik

Anjelines Berasategik

Ana Yoldik Xabier Biziri Ndubilerekin utzi ondoren

Txema Kortesek bere artean

Ana Yoldik Xabier Biziri

Xabier Bizik Josema Irutagoieni

Ana Yoldik biziaren zentzua aurkitu duelakoan

Txema Kortesek Joxema Irutagoieni

Josema Irutagoienek Txema Kortesi, Oihenartek esandakoa gogoan

Anjelines Berasategik hiltzen den egunean berari buruz esan dezaten nahiko lukeena

Xabier Bizik Ana Yoldiri

Caponek gizakioi buruz

Nemesio Lakartek etxean bakarrik

Caponek bere kulturari buruzko gogoeta egiten heriotza aurrean

Maddi Susaetak Ana Yoldi eta Lwazi Ndubileren alaba Unanare-ri emandako ongietorria

Gertaturikoak letren arabera

Erosi: 8,55
Ebook: 3,12

JOXERRA AGIRRE

BEREHALAKOAN DATORKION

HANDIENA EGITEKO

UNEAREN GAINEAN GOGOETAN

        ( a )

Hiltzea ze putada!

Dal-dal omen zoaz ahitu eta ahitu

arnasaren erritmoa baino ez izan arte,

eta halako batean, fist, argia itzaltzen dizute:

ilunpeak, ilunpeak, ilunpeak

isiltasuna, isiltasuna eta, gero, deus ez.

Itzali aurretiko istant horretan bertan

izanen ote duzu betarik, adibidez,

bizitzari buruz gogoeta egiteko? Edota

eman urrats okerrak, balizko aukera ezinak

zein zabortegi ontologikotan galdu ziren ikusteko?

Beldurtu eginen zaitu isiltasunak?

Lagun izanen dituzu ilunpeak ala etsai?

Gerora ere contradictio in terminis

jarraituko duzu? Pertsona ala humanoa?

Ni delako katramila linguistikoa?

Are garrantzitsuago, itzaltze horretan

jakinen ote duzu, atrebentzia ez bada,

bizitzaren txakur guztien ama, alegia,

zergatik, zergatik jaio zinen gizaki

eta ez txakur, adibidez?: hori bai pagotxa,

txakur jaio eta tutik ere ez pentsatu,

txakur jaio eta oinarrizkoagatik sufritu,

elkartasuna aitatu eta axa-axa erantzun,

amodioak laztandu eta plasta-plasta jarraitu,

txakur jaio eta oinarrizkoagatik poztu.

Kristorena izanen litzateke ezerezaren aurrean

jolas-molas aritu, izanaren aurrean lapa-lapa,

transzendentzia esan eta kazka-kazka ulertu.

Kristorena litzateke heriotza begi aurrean ikusi

eta ezagutu ere ez, kristorena!

hiltzea... zaunk-zaunk!