Ezinezko maletak
Ezinezko maletak
2004, nobela
256 orrialde
84-95511-62-2
azala: Asun Goikoetxea
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 
Ezinezko maletak
Juanjo Olasagarre, 2004

Ezinezko maletak Juanjo Olasagarreren nobela ziztatzailea duzu, gupida gabe egindako belaunaldi baten erretratua. Hiru nafar Londresera iritsi dira, kuadrillakoa izandako laugarrena (Carlos) hil egin baita Londresen, eta haren hiletara joan dira elkarrekin haserreturik dabiltzan hiru adiskideak. Londresko krematoriora iritsitakoan, trabesti batek egiten die harrera. Denboran atzera begirakoak eginez, Sakanako koadrilaren ibilietan, sentipenetan eta bizimoldeetan arakatuko du irakurleak.

kritikak:
Ezinezko maletak, Ana Unanue, Aizu!, 2004-05-01
«Olasagarrek desmitifikatu egiten du 80ko hamarkadako borroka giroa, ezker abertzalearen alde ilunena erakutsiz, eta, batez ere, herri txikietako giroa desmitifikatzen du. Edo hobeki esanda, egurra ematen dio».
Iraultza arrena da, Gema Lasarte, Berria, 2004-07-17
«Iraultza hitza askotan aipatzen da, aipu horien artean behin eta berriro iraultza sexuala irakurriko dugu inoiz ireki gabeko pankartan eta beste behin iraultza arrena dela esaten da».
Identidadearen bila, Javier Rojo, El Correo, 2004-07-21
«Hemen, funtsean, identidadeaz mintzo zaigu, identidadea talde barruan edo norberaren izaeran bilatzeaz, alegia. Eta hau azaltzeko oso nobela interesgarria eskaini digu Olasagarrek».
Iragana patua denean, Oier Guillan, Gara, 2004-10-02
«Hari guztiak trebetasun handiz elkartzen ditu autoreak, tarteka irakurketaren arnasa errotik mozten ahal duten gogoeta-esaldi-labanak ere iltzatuz. Ironia zorrotzak eta umore beltzak ere beren lekua izanen dute».
Koadrila (ez) alegera, Aingeru Epaltza, Nabarra, 2004-11-01
«Orainarekin muga ikusezina egiten duen gure iragan hurbilaren bibisekzio gupidagabeari lotu zaio aspaldi honetan euskal literatura eta, ezin kasualitatea izan, Nafarroako idazleak gailentzen zaizkigu bisturia erabiltzen».
Gure lastak laxatzeko istorio paregabea, Mikel Asurmendi, Irunero, 2005-01-01
«Eleberriak etsipen sorrarazi du askoren baitan. Nik zenbait herrikideek euskaltasuna bizitzeko duten moldearekin etsituta nagoenez, eleberriak ez nau batere etsitu».